2019ko urriaren 25a

 

Beste behin ere, Addameer Giza Eskubideen Aldeko eta Presoak Babesteko Elkarteak galdekatzaile israeldarrek egikaritzen duten segregazioa azaldu du, epaile israeldarren eta, beharbada, ospitalearen beraren parte-hartzearekin egiten duena, Samer Arbeed presoaren kasuari dagokionez. Gaur, Maariv egunkariak argitaratu du duela pare bat aste-edo kartzelazain israeldarrek gas negar-eragileak erabili zituztela Samerren aurka ospitalean, haren logelan bertan. Hori gertatu zen nahiz eta galdeketetan nozituriko torturaren eraginez Arbeed pneumoniak jota egon eta hamaika saihets puskatuta izan.

Samerren abokatuari ez zioten jakinarazi gas negar-eragilearekin eraso zutela presoa, honek 2019ko urriaren 22an epaitegian saioa izan bazuen ere. Azken saioan, Samerrek ezin izan zuen, eta oraindik ezin du, abokatuekin bildu, eta, beraz, bere abokatuak ezin izan zuen ikusi, entzunaldia Hadassah ospitaleko ZIU Zainketa Intentsiboen Unitatean izan arren.  Saio hartan, Samerren atxiloaldia beste zortzi egunez luzatu zen. Gainera, ZIUko buruak Samerren abokatuari eman zion txoisten medikoaren arabera, preso palestinarrak narriadura du biriketan, kutsaduraren eraginez.

2019ko urriaren 23an, asteazkenean, saioa egin zen Israelgo Auzitegi Nagusian, abokatuarekin elkartzeko duen debekuaren aurka Samerrek eginiko eskaera aztertzeko. Saio hartan, epaileak ez zuen Samerren osasun-egoerari buruzko inolako eguneratzerik egin, eta abokatuari jakinarazi zion Auzitegiak bilera sekretu itxi bat egin zuela Samerren txosten medikoak aztertzeko, besterik ez.  Horrez gain, Auzitegiak presoaren eskaera gaitzetsi eta abokatuarekin elkartzeko debekua berresteko proposamena egin zuen. Atzo, al-Mascobiyyako galdeketa-zentroko auzitegi militarrak berritu egin zuen 2019ko urriaren 28ra arte abokatuarekin elkartzeko debeku hori, Samerren egungo osasun-egoera aintzat hartu gabe.

Addameerren arabera, Israelgo Auzitegi Nagusiko auzitegi militarreko epailearen jokabideak argi erakusten du Samer Arbeeden torturan parte hartzen ari dela: abokatuarekin biltzeko debekua etengabe berritzen dio; atxiloketa luzatu egiten dio, galdeketak egin diezazkioten; y la secreción sobre los detalles de su caso.  Además, la secreción del personal médico en el hospital Hadassah y la no exposición de los delitos cometidos en sus instalaciones muestran su participación en esos mismos delitos contra Samer. Gauza bera egiten dute Hadassah ospitaleko osasun-langileek, XXX.

Addameerrek dio okupazio-agintari israeldarrek Samerren segurtasun, ongizate eta bizitzaren gaineko erantzukizun osoa dutela, eta nabarmentzen du tortura-krimenak ez duela mugarik.